Ardoaren ibilbidea Arabar Errioxa

Hasiera > Herriz herri > Kripan

Kripan

Kripan(e)ko udaletxea: 945 60 81 08
Web gunea: kripan.net/html/portada_sub.html

Azpimarratzekoak:

  • Erromatarren garaiko galtzadaren arrastoak.
  • El Nacedero parkea.
  • San Joan Bataiatzailearen eliza.
  • Irailaren 8ko jaiak Ama Birjinaren omenez.

Kripan Toloño Mendilerrotik igarotzen ziren Erdi Aroko bide zaharrek zeharkatzen dute. Erromatarren garaikoa izan daitekeen antzinako galtzada baten arrastoak ageri dira oraindik herri inguruan, lauza handiz mugaturik.

Herri barruan, Barbacana plazako gune ireki batean daude eraikinik nobleenak elkarturik. San Joan eliza XVII. mendekoa da, eta barroko goiztiarrekoa du erretaula nagusia.

Inguruetan Los Llanos eta El Encinal trikuharriak ere ikusi ditzakegu.Beste aukera eder bat El Nacedero parkera hurbiltzea da, hantxe elkartzen baitira txangozaleak. Halaber, herria abiapuntu ona da Toloñoko mendilerroko haitzulo batean dagoen San Tirtso ermitara igotzeko.

 

 

 

 

 

 

 

 

NaturaNatura
Eraikin historikoa Eraikin historikoa

Ostatuak Kripan(e)n

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA.
Kale Nagusia, 68 01300 GOARDIA (ARABA) - T: 945 60 07 10 - F: 945 62 10 94 info@rutadelvinoderiojaalavesa.com