Ardoaren ibilbidea Arabar Errioxa

Hasiera > Herriz herri > Labraza

Labraza

Azpimarratzekoak:

  • Hirigune historikoa: harresiak, San Migel eliza, Mairuaren iturria...
  • Dueñasko pinudia.
  • San Rokeren omenezko jaiak. Abuztuaren 16an.
  • San Migel jaiak. Irailaren 29an.
  • Ikuskizuna: Tocamerroque panpina. Abuztuko jaien hasierako ostiralean.

Labraza nagusitu egiten da zeruertzean, eta, hara iristean, kale estuak eta igarobideak eskaintzen dizkigu. Gainera, gotorleku izan zeneko eta Erdi Aroko borrokaldietan eginkizun garrantzitsua bete zueneko sasoira eramaten gaitu.

Hegoaldeko atetik harresitutako gunean sartu eta karrika estuetan barna, San Migel elizara iritsiko gara. Haren horma gotikoak antzinako gotorlekuaren zati dira. Interesgarria izan daiteke Mairuaren iturrira inguratzea, XIV. mendeko iturri horren kanila iturriari izena ematen dion aurpegi gotiko batez baitago dekoratuta. Iturria harresiaren hegoaldeko hegalean induskatuta dago, eta, garai batean, hiribilduan sartzeko igarobide sekretua zen. Herria setiatuta egon zen uneetan ura lortzeko sistema mainatsua izan zen hura.

Inguruetan, Dueñasko pinudia bisitatu daiteke, Europako aleppo pinu-basorik mendebaldekoena baita.

Orain gutxi, Hiri Harresituen Nazioarteko Bilguneak Hobekien Harresitutako Hiriaren saria eman dio Labrazari. Sari hori hiru urtean behin ematen diete horrelako gotorleku historikoak kudeatzeko, kontserbatzeko eta zaharberritzeko proiektu berritzaileei.

 

 

Erdi-aroko hiriguneaErdi-aroko hirigunea
NaturaNatura
ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA.
Kale Nagusia, 68 01300 GOARDIA (ARABA) - T: 945 60 07 10 - F: 945 62 10 94 info@rutadelvinoderiojaalavesa.com