Ardoaren ibilbidea Arabar Errioxa

Hasiera > Herriz herri > Moreda de Álava /Moreda Araba

Moreda de Álava /Moreda Araba

Moreda de Álava /Moreda Araba(e)ko udaletxea: 945 60 18 93
Web gunea: www.moredadealava.com/

 Azpimarratzekoak:

  • Olio-errota.
  • Andre Mari parrokia.
  • Harresiaren hondarrak.
  • Juden erretzea. Pazko-igandean.
  • Jasokundearen jaia. Abuztuan.
  • Santa Nunilo eta Santa Alodia jaia. Urriaren 22an.

Aldapan kokatua eta armarridun eraikin ederrak dituela, antzinako harresiaren eta gotorlekuaren arrastoei eutsi die herriak. Andre Mariaren parrokia, XVI. mendekoa, dotore eta itzaltsua da. Tenpluaren barnealdea XVII. mendeko pinturaz apaindurik dago. Andre Maria Zuriaren kaleko 7. zenbakia duen etxea Moredako zaharrena da (XV. mendearen bukaeran eraiki zen) eta arku zorrotzeko sarrera dauka.

Herri barruan, XVII., XVIII. eta XIX. mendeetako etxe bikainak ere badaude. Kanpoaldean, ezin duzu ikusi gabe utzi bertako olio-errota historikoa.

Moredak bizirik eutsi dio Juda erretzeko tradizioari. Pazko-igandean izaten da, eta bitxikeria bat dauka: pertsonaia kondenatuak bi izaten dira, hain zuzen, Juda senar-emazteak. Egun batzuk lehenago, gazteek panpinak prestatzen dituzte zurezko egitura baten gainean, eta lastoz betetzen dituzte. Pazko-igandean, mezaren ostean, epaiketa hasten da herriko plazan. Epaimahaiak herrian gertatutako ezbehar guztiak Judei leporatzen dizkie. Epaia apelaezina da: sutara.
 

 

 

 

Eraikin historikoa Eraikin historikoa
DolareaDolarea

Jatetxeak eta Tabernak Moreda de Álava /Moreda Araba(e)n

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA.
Kale Nagusia, 68 01300 GOARDIA (ARABA) - T: 945 60 07 10 - F: 945 62 10 94 info@rutadelvinoderiojaalavesa.com