Ardoaren ibilbidea Arabar Errioxa

Hasiera > Herriz herri > Navaridas

Navaridas

Navaridas(e)ko udaletxea: 945 60 50 53
Web gunea: www.ayuntamientodenavaridas.com/index.php/es/

 Azpimarratzekoak:

  • Sortzez Garbiaren eliza.
  • Navaridasko artadia.
  • San Juan de Ortega jaiak. Ekainean.
  • Mainak. Abenduan.

Antzinako bi herrixkak bat eginda sortu zen. Navaridas de Yuso eta Navaridas de Suso ziren bi herrixka horiek, eta oso biztanle gutxi zeuzkaten. Navaridas El Cerrillo deritzon muino txikiaren gainean dago, eta goialdean Sortzez Garbiaren eliza du. Interesgarria da haren erretaula nagusi barrokoa, urrezko inkrustazioak ere baditu eta.

Herriak XVII. eta XVIII. mendeetako etxe ugari dauka. Haien artean, Sodupetarren jauregia da aipatzekoa. Orobat, badira bisitatzea merezi duten bi ermita ere, Santiago ermita eta San Juan de Ortega ermita, erretaulako goialdean Sortzez Garbiaren irudia daukana.

Herri-inguruetan oso arkeologia-arrasto garrantzitsuak aurkitu dira: alde batetik, Burdin Aroko kastro bat, Kastejon gainean; eta bestetik, 800 urte baino gehiago izan litzakeen nekropolia. El Monte deritzon lekuan Arabako Errioxako artadirik onena ikusi dezakezu: Navaridasko artadia.

Abenduaren 7an, mainak ospatzen dituzte, eta horietan, izpilikuzko zuziak erretzen dira, herria espiritu gaiztoetatik babesteko. Hurrengo egunean,
Sortzez Garbiaren jaian, Navaridasek bere zaindariaren omenezko jaiak ospatzen ditu.

www.altodecastejongaina.com/home/

 

Eraikin historikoa Eraikin historikoa
NaturaNatura
ArkeologiaArkeologia
ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA.
Kale Nagusia, 68 01300 GOARDIA (ARABA) - T: 945 60 07 10 - F: 945 62 10 94 info@rutadelvinoderiojaalavesa.com