Ardoaren ibilbidea Arabar Errioxa

Hasiera > Herriz herri > Salinillas de Buradón / Gatzaga Buradon

Salinillas de Buradón / Gatzaga Buradon

Azpimarratzekoak:

  • Hirigune historikoa. Oñatiko konde-kondesen jauregia eta harresiak.
  • San Joan Lepogabetuaren omenezko jaiak. Abuztuan.

Gatzagak Toloñoko Mendilerroak babesturik hartuko gaitu. Garai batean Gaztela defendatzeko erreferentzia izanari esker da ospetsu, eta baita bere gatzagengatik ere, herriari izena emateaz gain, XIX. mendera arte gatza eman zutelako.

Herriko harresiek zutik diraute ia osorik, eta oraindik han daude sartzeko erabili beharreko bi ate.

Gatzagako kaleetan zehar goazela, XV. mendean egindako erromesentzako Santa Ana ospitalearen ondoan igaro eta gero, plazara iritsiko gara. Han Sarmientotarren eta Aiaratarren dorrea aurkituko dugu. XIV. mendekoa da, eta Oñatiko kondearen jauregi errenazentistak inguratzen du. Bata zein bestea hondatuta daude gaur egun, baina iragandako garai oparoen oroitzapena ekartzen digute gogora.

Herria nahitaez igaro beharrekoa da Arabako lurretan zehar San Adriango tunela igarota iparraldetik hegoalderantz Santiagora doazen erromesentzat.

 


 

 

 

 

 

 

 

 

 

Erdi-aroko hiriguneaErdi-aroko hirigunea
NaturaNatura

Ostatuak Salinillas de Buradón / Gatzaga Buradon(e)n

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA.
Kale Nagusia, 68 01300 GOARDIA (ARABA) - T: 945 60 07 10 - F: 945 62 10 94 info@rutadelvinoderiojaalavesa.com