Ardoaren ibilbidea Arabar Errioxa

Hasiera > Herriz herri > Villabuena de Álava / Eskuernaga

Villabuena de Álava / Eskuernaga

Villabuena de Álava / Eskuernaga(e)ko udaletxea: 945 60 90 24
Web gunea: www.villabuenadealava.org/

Azpimarratzekoak:

  • San Andres eliza.
  • San Torkuato jaia. Maiatzaren 15ean.
  • San Andres jaia. Azaroaren 30ean.

Harana zeharkatzen duen Herrera errekastoaren bi aldeetara hedatzen da herria. Hango eraikin zibilen artean, Solana Markesaren etxea edo Indianoaren etxea da aipagarria, Santiago Matamoros irudikatzen duen erliebea baitu. Parrokiaeliza San Andresi eskainia dago, eta XVI. eta XVIII. mendeen artean eraiki zen.

San Torkuato eta Santa María ermitak bisitatzea ere merezi du, bere absidean antzinako eraikuntza erromanikoaren arrastoak gordetzen dituelako.

Herriko plaza topaleku ezin hobea da, eta bertan egiten da gizarte-bizitza osoa. Eskuernagak mendiko bizikletaz ibiltzeko aukera ere ematen digu, horretarako bide egoki ugari dago-eta hango mahastien artean.

 

 

 

 

 

ArkeologiaArkeologia
Eraikin historikoa Eraikin historikoa
NaturaNatura

Ostatuak Villabuena de Álava / Eskuernaga(e)n

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA.
Kale Nagusia, 68 01300 GOARDIA (ARABA) - T: 945 60 07 10 - F: 945 62 10 94 info@rutadelvinoderiojaalavesa.com