Ardoaren ibilbidea Arabar Errioxa

Hasiera > Herriz herri > Samaniego

Samaniego

Samaniego(e)ko udaletxea: 945 60 91 04
Web gunea: www.ayuntamientosamaniego.com

Azpimarratzekoak:

  • Jasokundearen parrokia.
  • Juda erretzea. Pazko-igandean.
  • Haraneko Andre Mariaren omenezko jaiak. Irailaren 8an.
  • Mainak. Abenduaren 7an.

Samaniegoko kaleek oso ondo kontserbatutako harrizko etxe xeheen artean ibilaldi lasaia egitera gonbidatzen gaituzte. Hirigune osoa ondo zainduta dago, eta iragan gerlaria gogora dakarren egiturari eutsi dio.

Jasokundeko parrokia antzinako gotorlekuaren harresien gainean eraiki zen, eta gaur egun itxura soila dauka, nahiz eta barroko berantiarreko portaleak apur bat hausten duen.

Eraikin zibilen artean, Hamarrenen etxea eta Samaniego jauregia nabarmentzen dira, azken hori zeharo zaharberritua eta hotel bikain bihurtua.

Samaniegok hainbat hitzordu ditu urtean, hala nola, pazko-igandeko Judaren erretzea eta abenduaren 7ko mainak. Jai horretan, gauez, herritarrak kalerik kale ibiltzen dira, sutan dauden adarrak daramatzatela, herria araztu eta deabruak egozteko. Halaber, interesgarriak dira inauterietako eta mendekosteko ospakizunak.

 

 

 

 

Eraikin historikoa Eraikin historikoa
Ikuspegi panoramikoaIkuspegi panoramikoa

Ostatuak Samaniego(e)n

Jatetxeak eta Tabernak Samaniego(e)n

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA.
Kale Nagusia, 68 01300 GOARDIA (ARABA) - T: 945 60 07 10 - F: 945 62 10 94 info@rutadelvinoderiojaalavesa.com