Ardoaren ibilbidea Arabar Errioxa

Hasiera > Herriz herri > Páganos

Páganos

Azpimarratzekoak:

  • San Blas jaia. Otsailean.
  • Jasolundeko Andre Mariaren eliza.
  • Juan Ortiz de Zarateren etxetzarra.

Paganos herri txikian nabarmentzekoak dira, batetik, Jasokundeko Andre Mariaren eliza, portada eta erretaula errenazentistak dituena, eta bestetik, Juan Ortiz de Zarateren etxetzarra, harri gorriz egina eta armarrian honako hau idatzita daukana: “El mundo es ansi”, hots, Pio Barojaren eleberri baten izenburua. Ortiz de Zarate Inkisizioaren idazkari izan zen Zaragozan, eta, geroago, baita inkisidore Cartagenan (Perun) eta gotzaina Salamancan ere.

Herriaren kanpoaldean eta Laguardia-Biasteriko bidean, ez ikusi gabe utzi San Martin trikuharria. Otsailaren 3an, San Blas zaindariaren egunean, Paganora joanez gero, eskualdeko folkloreko dantzarik zaharrena ikusteko parada izango duzu, txulalai izenekoa. Era berean, ardo beroa edateko ohitura dago, ardo egosia, limoia, azukrea eta kanela nahastuta egindako edaria, hain zuzen.

 

 

 

 

 

ArkeologiaArkeologia
NaturaNatura
Eraikin historikoa Eraikin historikoa

Ostatuak Páganos(e)n

Jatetxeak eta Tabernak Páganos(e)n

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA.
Kale Nagusia, 68 01300 GOARDIA (ARABA) - T: 945 60 07 10 - F: 945 62 10 94 info@rutadelvinoderiojaalavesa.com