Ardoaren ibilbidea Arabar Errioxa

Hasiera > Herriz herri > Lapuebla de Labarca

Lapuebla de Labarca

Lapuebla de Labarca(e)ko udaletxea: 945 60 70 51
Web gunea: www.lapuebladelabarca.eus

 Azpimarratzekoak:

  • Pobeda bidea. Ebro ibaiaren ikuspegi bikainak dituen pasealekua.
  • Uztaberri. Otsailean egiten den ardoaren jaia.
  • San Blas jaiak. Otsailean.
  • San Bartolome jaiak. Abuztuan.

Ebro ibaiaren ertzean dago, eta antzina ibaia zeharkatu eta Nafarroako erreinuko Sonsierra eta Gaztelako erreinua lotzen zituen txalupari zor dio izena. Bitxikeria gisa esango dugu, txalupa-zainaren kontratua 1571koa dela, eta, horren arabera, igandetan eta Andre Maria egunetan ateratako diru guztia elizako maiordomoari eman behar zitzaiola.

Gaur egun oso esperientzia gomendagarria da Ebro ertzeko Pobeda ibilbidea egitea, mahastiak behatuz.

Beste aukera bat da, Jasokundeko Andre Mariaren parrokia bisitatzea. XVI. mendekoa da, eta antzinako hilerri baten gainean dago. Mediodia kalean XVIII. mendeko jauregi-etxea ere ikusi daiteke.

Inguru horretako ardoaren kultura oso aspaldikoa dela egiaztatzen da Koben auzoan, XVII. eta XVIII. mendeetan egindako sotoek zulatuta baitaukate herriaren mendebaldeko muinoa.

Azken urteotan, Uztaberri izeneko ardoaren jaia egin ohi da otsailean, mahastizainek eta upategi-jabeek ardo-uzta berria ospatzeko.

Handik kilometro gutxira, Ebroren ertzari jarraituz, Félix María Sáenz de Samaniego alegilariak aisialdirako zeukan La Escobosa etxaldea dago.

 

Ikuspegi panoramikoaIkuspegi panoramikoa
Eraikin historikoa Eraikin historikoa
NaturaNatura
ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA.
Kale Nagusia, 68 01300 GOARDIA (ARABA) - T: 945 60 07 10 - F: 945 62 10 94 info@rutadelvinoderiojaalavesa.com