Ardoaren ibilbidea Arabar Errioxa

Hasiera > Herriz herri > Elvillar / Bilar

Elvillar / Bilar

Elvillar / Bilar(e)ko udaletxea: 945 60 40 11
Web gunea: www.elvillar.es/

Azpimarratzekoak:

  • "La Hetxizera"-ren trikuharria.
  • Jasokundeko Andre Mariaren eliza.
  • Indianoaren etxea.
  • Jasokunde eta San Roke jaiak. Abuztuan.

Mendi-mazelan kokatuta egoteak garai batean izan zen gotorlekua gogorarazten du. Urrutitik begiratuta, Jasokundeko Andre Mariaren parrokia-eliza ikusten da, antzinako gotorlekuaren gainean eraikia. Eliza barruan XVI. mendeko erretaula nabarmentzen da, haren irudien adierazgarritasunagatik. Kaleetan zehar hainbat jauregi aurkituko ditugu, eta haietatik bat azpimarratu beharra dago: Indianoaren etxea, armarriz, balkoi artistikoz eta burdin hesiz hornitua.

Plaza nagusia topaleku egokia da udako arratsalde lasaiak emateko. Ibilaldi bat ere egin daiteke “La Hetxizera”-ren trikuharriraino. Eraikuntza megalitiko hori, dirudienez, panteoi kolektibotzat erabili zen. Elezaharrak dioenez, sorgin bat bizi izan zen bertan; mitologiako antzinako pertsonaien arrazakoa omen zen, Euskal Herriko beste leku batzuetako jentilen antzera.
 

 

 

  

 

ArkeologiaArkeologia
Eraikin historikoa Eraikin historikoa

Upeltegiak Elvillar / Bilar(e)n

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA.
Kale Nagusia, 68 01300 GOARDIA (ARABA) - T: 945 60 07 10 - F: 945 62 10 94 info@rutadelvinoderiojaalavesa.com