ARABAR ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA EGITEKO MODURIK HOBERENA
Norberaren ibilgailua gidatzearen eragozpenak alde batera utzita eta gida-zerbitzu biribilaz eta ordutegi-malgutasunaz baliatuz, Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbidea bus enoturistikoarekin, Enobus 2012, bisitatzea, bertako upeltegiak, udalerriak eta ostalaritza-establezimenduak bisitatzeko modurik eroso eta errazena da, loturarik gabe edo bisita gidatuak barne hartuta bidaiatzea ahalbidetzen duten bi programa berriei esker.
Bidaia eskualdetik bertatik eta baita Bilbo, Eibar, Bergara, Arrasate edo Gasteiztik ere antolatzea ahalbidetzen duen, eta herri biak Arabar Errioxako hiriburuarekin, Laguardiarekin, lotuko dituen bus turistikoa. Ibilbidean zehar egingo den bidaia Laguardian hasten da. Bisitariak, gainera, txartela prezio onean erosi ahal izango du baimendutako zentroren batean, bai eta Enobusetik nahi bestetan edo gustuko dituen lekuen arabera igo eta jaitsi ere. Honela, udalerriak, jatetxeak, tabernak, upeltegiak eta dendak aukeratu ahal izango ditu.
Bestalde, ‘Arabar Errioxako Usainak eta paisaiak’ izeneko programa antolatu da, bisita-programa bat gida turistiko batez lagundurik egin nahi dutenentzat. Honen bitartez, hainbat udalerri eta upeltegi bisitatzen dira informazio eta plangintzarik onenaz baliatuz, eta aisialdiaz gozatzeko ez ezik, upeltegi batean ardoa dastatzeko aukera ere ematen du.