Ardoaren ibilbidea Arabar Errioxa

Hasiera > Ezagutu Arabar Errioxa > Arabar Errioxatik hurbil

Arabar Errioxatik hurbil

Vitoria-Gasteiz

Vitoria-Gasteiz, Euskadi eta Arabako Lurralde Historikoaren hiriburua, 230.000 biztanle baino gehiago ditu eta Laguardiatik 50 kilometrora dago. Hiria lautada zehatz eta biribilerantz irekitzen da, urrunetik mendiek inguratzen duten bitartean. Gotikoa eta errenazentista, barrokoa, neoklasikoa eta erromantikoa izan zen. Egun, garai berrietarantz irekitzen da, urbanizaziorik ausartenez. Erdi Aroko hirigunea, 1987. urtean monumentu-multzo izendatutakoa, penintsularen Iparraldeko ederrenetariko eta ondoen kontserbatutakoenetako bat da. Gainera, gotikotik neoklasikora arteko arte-adierazgarri nabarmenak gorde ditu. Halaber, eskualdeko gastronomiaren platerik tradizionalenetatik euskal sukaldaritzaren sorkuntzarik aurreratuenetara dasta ditzakezu Vitoria-Gasteizen, eta hori guztia, Arabar Errioxako ardoez lagundurik.

www.vitoria-gasteiz.org


Bilbo

Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatuta dago, baso, mendi, hondartza eta kostaldeaz inguratuta, eta honek lehentasunezko jomuga egiten dute Bilbo bisitariarentzat. Bilbo bere dinamismoa berreskuratzen du zerbitzuen hiri bihurtzean, ingurumen eta hiriaren birsorkuntzan buru-belarri diharduen hiri, alegia. Hiribilduak espazioaren eraldaketari ekin dio, bisitarientzat gero eta hiri erakargarriagoa bilakatuz. Guggenheim Museo ikusgarria eta Biltzar eta Musikaren Euskalduna Jauregia Bilboren nahi berriaren erreferente bihurtu dira, eta hiriak eremu ugari berreskuratzen jarraitzen du hiritarren gozamenerako. Gastronomia-kultura garrantzitsua ohitura bilbotarrenen artean nagusienetarikoa da. Lehengai ugari izateak, mundu osoan bere bertuteak aitortuak dituen eta zabaltzen ari den sukaldearen hazkundea bultzatu du.

www.bilbao.net


Donostia – San Sebastián

Donostia jomuga turistiko garrantzitsua da, hala Espainia, nola Europa mailan. Hiriaren trazadura Kontxako Badiari begira zabaltzen da, badiaren ibilbidea farola eta baranda dotoreez jarraitzen duen pasealekuarekin, azken horiek Donostiaren ikur turistiko bihurtu direlarik. Itsasoaren eta Urumea ibaiaren artean Alde Zaharra dago, sorreran hiriak hartzen zuen eremua, eta bidaiariak ezin du hori bisitatu gabe hiritik alde egin. Taberna eta jatetxeez betetako alde zahar honetako oinezkoentzako kale estuetan zehar ibiltzea, eta atseden hartzen den bitartean, pintxo batzuk jan eta txikitoak edatea, Donostiak eskaintzen dizkigun gauza atseginetako batzuk dira

www.donostia.org


Logroño

Laguardiatik 18 kilometro eskera Logroño dago, Errioxako Autonomia Erkidegoaren hiriburua. 150.000 biztanle inguru ditu eta oso hiri atsegina da jai, gastronomia eta tradizioez gozatzen duen bisitariarentzat. Iragan historikoari eusten jakin du, aurrerapena baztertu gabe. Berreskuratutako Hirigune Zaharraren ondoan, zeinetako Laurel kalean ardo ondu on bat hartzea merezi duen, hiriak kale, etorbide, parke eta lorategi zabalak eskaintzen ditu. Bidegurutzea izanik, Santiago Bidea hiria zeharkatzen duen zidorrik hobetsiena da.

www.logroño.org

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA.
Kale Nagusia, 68 01300 GOARDIA (ARABA) - T: 945 60 07 10 - F: 945 62 10 94 info@rutadelvinoderiojaalavesa.com