Ardoaren ibilbidea Arabar Errioxa

Hasiera > Ezagutu Arabar Errioxa > Ba al zenekien...

Ba al zenekien...

 Errioxan, XI. mendetik XIV.era, bereziki, zerealak, olibondoa eta, nola ez, mahatsondoa lantzen ziren. Izan ere, On Antso erregeak, 1324. urtean eta konkurrentzia arintzeko helburuarekin, Nafarroako ardoak Gaztelan sartzea debekatu zuen (eta bere horretan jarraitu zuen debeku horrek Errege Katolikoek 1479. urtean baliogabetu zuten arte).

 Eskualdean Aurorak abesteko ohitura dago, hau da, auzokideei jai- eta erlijio-ospakizunetara deitzeko egunsentian abesten diren kantuak. Arabar Errioxan, ospakizun jakin batzuen bezperako egunsentian kalerik kale abesten ibiltzen diren koruei -gizonez osatuta egon ohi dira- “auroros” deritze.

 Arabar Errioxako hainbat herritan ‘katxi” irudiaren aldaerak aurki ditzakegu. ‘Katxi’ deritzon hori bufoiz mozorrotutako pertsona bat da eta lurrean biraka, banderen kulunken artean, dantzariekin batera ibiltzen da jaietan. Adituen arabera, belagile, xaman edo petrikiloa irudikatzen du.

 Herri hauetan, halaber, oso ohikoa da Aste Santuan Judas (gaitz guztien adierazpen gisa) Erretzea eta Andre Maria Sortzez Garbiaren egunaren (abenduak 8) bezperan izpiliku eta bestelako usain-belarren adar sikuak erretzen dira, hiribilduak araztu eta deabruak uxatzeko helburuarekin.

 Eskualde honetan iberiar penintsularen Iparraldeko trikuharririk ikusgarrienetakoa dago. Kristoren aurreko 2.500. urtearen inguruan eraikitzen hasi ziren talde-hilobien hileta-monumentuak dira.

 Mahatsondoa Asia Txikian eta Ekialde Hurbilean sortu zen duela sei mila urte inguru. Egipton, Kristoren aurreko hiru mila urte lehenago mahastizaintza ezagutzen zela egiaztatzen duten dokumentuak daude. Osiris jainko egiptoarra (mahats hartzituaren jauna), ardoa produktu jainkotiarra, jainkoek gizakiei egindako oparia zela adierazten duen antzina-antzinako sinismena da.

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA.
Kale Nagusia, 68 01300 GOARDIA (ARABA) - T: 945 60 07 10 - F: 945 62 10 94 info@rutadelvinoderiojaalavesa.com