Ardoaren ibilbidea Arabar Errioxa

Non gauden

Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbideak zeharkatzen duen eskualdea Euskadiko hegoaldean dago, Ebroren ibaiertzean eta Kanturi Mendilerroaren hegoaldeko magalaren babespean.

Eskualdeak mailaz mailako hegaletan egiten du gora eta mahatsa lantzeko mikroklima pribilegiatua du. Tradizio hau erromatarren aurreko garaikoa da Araban.

Hiriburua, Laguardia, Vitoria-Gasteiztik 45 kilometrora dago eta 18 kilometro eskasera Logroñotik. Logroño, Gasteiz eta Bilboko aireportuek airetik heltzea errazten dute. A-68 autopistak eta N-111 errepideak, berriz, errepide bidezko komunikazio bikainak eskaintzen dituzte.

 

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA.
Kale Nagusia, 68 01300 GOARDIA (ARABA) - T: 945 60 07 10 - F: 945 62 10 94 info@rutadelvinoderiojaalavesa.com