Ardoaren ibilbidea Arabar Errioxa

Hasiera > Ezagutu Arabar Errioxa > Historia pixka bat

Historia pixka bat

Ebro ibaiaren muga naturalak erreinu askok lortu nahi izan zuten lurraldea babestu du historikoki. Nafarren eta gaztelarren arteko Erdi Aroko borroken ondorioz, Arabar Errioxaren jabeak hitzetik hortzera aldatzen ziren; baina 1461. urtean Gaztelaren agindupean erori eta Laguardia eta inguruko herrixkak Arabako Ermandadera pasatu ziren 1486. urtean behin betikoz, Errege Katolikoek aginduta.

Proto-historiatik bizi izan da gizakia lur hauetan. Horren lekuko, urratsez urrats aurkitzen ditugun arkeologia-aztarnak. La Hoya herrixka, esate baterako, Euskal Autonomia Erkidegoko Brontze Aroko aztarnategirik garrantzitsuenetakoa da, izan ere, lehen asentamendua Kristoren aurreko XV. mendekotzat jo da. Trikuharriak -Kristoren aurreko 2.500. urtean eraikitzen hasi ziren hileta-monumentuak- lurraldearen historia aberatsaren beste aztarna bat dira.

 

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA.
Kale Nagusia, 68 01300 GOARDIA (ARABA) - T: 945 60 07 10 - F: 945 62 10 94 info@rutadelvinoderiojaalavesa.com