Ardoaren ibilbidea Arabar Errioxa

Hasiera > Ezagutu Arabar Errioxa > Herriz Herri

Herriz Herri

Laguardia, eskualdeko hiriburua, luzanga eta arro altxatzen da muino baten tontorrean. Zerbait irreal, eta fabulazkoa duen herri bitxi eta txikia da. Kale harriztatu eta meharrak ditu, eta harresi zaharrek bidaiariak liluratzen dituen Erdi Aroko kutsua ematen diote. Bere hotel-, gastronomia- eta zerbitzu-azpiegitura egundokoa da 1500 biztanle baino ez dituen hiribildu batentzat, eta hori, erakargarri turistiko gisa duen garrantziaren lekuko da. 

Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbidea osatzen duten gainerako udalerriek ere -Bastida, Eltziego, Oion, Eskuernaga, Bilar, Mainueta, Lapuebla de Labarca….-, bidaiaria, ardoa eta horren inguruko guztia izateko arrazoi bihurtu duten lurrean zalantzarik gabe kokatzen duten ondare-baliabideen, hirigune historikoen, nortasun osoko upeltegien, jende atseginen, pasaia-irudien mosaiko xarmangarria osatzen dute.

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN IBILBIDEA.
Kale Nagusia, 68 01300 GOARDIA (ARABA) - T: 945 60 07 10 - F: 945 62 10 94 info@rutadelvinoderiojaalavesa.com